XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hala ere, gehienetan kontrako joera nagusitzen da.
Beren indar guztiekin saiatzen dira bizidunak beren hildakoaren izpirituari eusten, auzo inguruan egon dadin.
Oso maiz etxean bertan lurperatzen dute gorpua, bertan eduki dezan bere bizileku iraunkorra.
Etxeko jainko bihurtzen dira hildakoen izpirituak; eta familiaren bizitza eta oparotasuna haien laguntzatik eta onginahitik daude.
Hiltzean ez alde egiteko eskatzen zaio senitartekoari.
Hortik begiratuta, ez dago alde funtsezkorik pentsaera mitikoaren eta erlijiozkoaren artean.
Biek dute beren sorburua giza bizitzaren oinarriko fenomeno berberean.
Ez daukagu giza kulturaren garapenean puntu finkorik, hortxe mitoa bukatu eta erlijioa hasten dela esateko.
Elementu mitikoekin hertsiki lotuta eta horiek alderik alde zeharkatuta dago erlijioa bere historia osoan.
Bestalde, mitoak, bere forma gordinen eta garatugabeenetan ere, baditu gai-zio batzuk, nolabait geroagoko erlijiozko ideal garaiagoak aurreratzen dituztenak.
Erlijio potentziala da mitoa bere hasiera-hasieratik.
Etapa batetik bestera garamatzana ez da pentsamendu-krisi bat-batekoren bat, ezta sentimendu-iraulketaren bat ere.
Henri Bergson, bere
Horrek dioenez, presio sozialaren emaitza da aurrena; bigarrena ostera, askatasunean dago oinarrituta.
Erlijio dinamikoan ez diogu presioari amore ematen, erakarmenari baino, erakarmen horren bidez hausten ditugu (...)